LEGE OHARRA. WEBGUNERA SARTZEKO ETA WEBGUNEA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

Webgune hau www.energia3d.es Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresarena da. Enpresaren zerga egoitza: Pl Major, 12 b baixo (Vila-Sana). Egoitza komertziala: calle Balmes, 205, quart 1a, Barcelona. IFZ: B25540832. Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresaren izenean, ongi etorri.

Arren, irakur itzazu arretaz «Webgunera sartzeko eta webgunea erabiltzeko baldintza orokorrak». Bertan, webgunean nabigatzeko irizpideak eta baldintzak azaltzen dira, espainiar araudian ezartzen denarekin bat etorriz. Litekeena denez Produccions Audiovisuals Antàrtida, SL enpresak etorkizunean «Webgunera sartzeko eta webgunea erabiltzeko baldintza orokorrak» aldatzea, aldian behin baldintza hauek irakurtzea gomendatzen dizugu, aldaketen berri izan dezazun.

Webgunea gardentasunez, argitasunez eta erraz erabiltzeari begira, «Webgunera sartzeko eta webgunea erabiltzeko baldintza orokor» hauen inguruan inolako iradokizun, zalantza edo kontsulta egin nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresarekin; (+34) 934 106 631 telefonoan, (+34) 934 109 587 fax zenbakian, edo info@antartida.tv helbide elektronikoan.

1. Helburua

Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresak webgunean erabilgarri dauden eduki eta zerbitzuak ematen ditu, honako hauetan xedatutakoaren arabera: «Webgunera sartzeko eta webgunea erabiltzeko baldintza orokorrak» Datu pertsonalak tratatzeko eta babesteko politika (aurrerantzean, «Datuak babesteko politika»).

Webgunera sartzean edo webgunea erabiltzean, «erabiltzaile» kalifikazioa izango duzu, eta «Webgunera sartzeko eta webgunea erabiltzeko baldintza orokor» hauek guztiak oso-osorik onartzen dituzula ulertuko dugu. Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresak baldintza horiek edonoiz aldatzeko eskubidea du. Horrenbestez, erabiltzailearen ardura izango da webgunera sartzen den bakoitzean indarrean dauden «Webgunera sartzeko eta webgunea erabiltzeko baldintza orokorrak» arretaz irakurtzea. Beraz, erabiltzailea baldintzaren batekin ados ez badago, uko egin beharko dio webgunea erabiltzeari.

Batzuetan, webguneko berariazko zenbait eduki eta/edo zerbitzu erabiltzeko, baldintza bereziak jarri ahal izango ditu Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresak. Erabiltzaileak eduki edo zerbitzu horiek erabiltzean, baldintza bereziak onartzen dituela ulertuko dugu.

2. Zerbitzuak

Webgunearen bidez, Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresak honako hauek

eskuratzeko aukera ematen die erabiltzaileei:

Informazioa eta publizitatea

Sustapen komertzialak

Jardueratan parte hartzeko datuen erregistroa

Harremanen erregistroa

Eskaeren erregistroa

Izen-emateen erregistroa…

(aurrerantzean, «zerbitzuak»).

3. Pribatutasuna eta datuen tratamendua

Erabiltzaileek, eduki edo zerbitzu jakin batzuk eskuratu ahal izateko, datu pertsonalak eman behar dituztenean, datu horiek egiazkoak, zehatzak eta eguneratuak direla bermatuko dute. Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresak dagokien tratamendu automatizatua emango die datu horiei, beren izaeraren edo helburuaren arabera, eta «Datuak babesteko politika» atalean zehaztutako baldintzetan.

4. Jabetza intelektuala eta industriala

Erabiltzaileak aitortzen du eta onartzen du webgunean dauden eduki guztiak (bereziki, diseinuak, testuak, irudiak, logotipoak, ikonoak, botoiak, softwarea, izen komertzialak, markak eta erabilera industriala eta/edo komertziala izan dezakeen beste edozein ikur) jabetza intelektualaren eskubideen mende daudela; baita beste hauek ere: marka, izen komertzial eta ikur bereizgarri guztiak, jabetza industrial eta intelektualaren eskubide guztiak, eta webgunearen edukiak eta/edo beste edozein elementu. Horien guztien jabetza Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresarena eta/edo hirugarrenena da esklusiboki, eta trafiko ekonomikoan erabiltzeko eskubidea daukate.

Horregatik guztiagatik, erabiltzaileak honako konpromiso hauek hartzen ditu: aipatutako edukiak ez kopiatzea, ez banatzea, inoren eskura ez jartzea, publikoki ez komunikatzea, ez eraldatzea eta ez aldatzea. Produccions Audiovisuals Antàrtida SLk ez du erantzukizunik izango betebehar horiek ez betetzetik ondorioztatzen den edozein erreklamazioren aurrean. Webgunean sartzeak ez du esan nahi eskubide horiei uko egiten zaienik edo eskubide horiek eskualdatzen direnik edo inoren esku uzten direnik, ez partzialki ezta osoki ere, espresuki kontrakoa adierazten ez bada behintzat. «Webgunera sartzeko eta webgunea erabiltzeko baldintza orokor» hauek hemen xedatutako eskubideak baino ez dizkiote ematen erabiltzaileari; ez beste inolakorik. Edozein eskubide beste moduren batean erabiltzeko edo ustiatzeko, aurretiko baimen espresua behar da, Produccions Audiovisuals Antàrtida SLk edo dagokion eskubidearen titularrak berariaz emandakoa.

Gune honetako edukiak, testuak, argazkiak, diseinuak, logotipoak, irudiak, ordenagailurako programak, iturburu kodeak, edozein sorkuntza intelektual eta, oro har, gunea bera, lan artistiko multimedia direnez, jabetza intelektualari buruzko legediaren babesean daude, egile eskubide gisa. Produccions Audiovisuals Antàrtida SL da webgunearen diseinu grafikoa osatzen duten elementu guztien titularra (menuak, nabigazio botoiak, HTML kodea, testuak, irudiak, testurak, grafikoak eta webguneko beste edozein eduki). Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresak elementu horiek erabiltzeko baimena du. Webgunearen edukia ezin izango da erreproduzitu, ez partzialki ezta osoki ere; ezingo da transmititu, ezta informazioa berreskuratzeko inolako sistemaren bidez erregistratu ere, inolako formatan zein euskarritan, Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresaren aurretiko baimen idatzia edukitzean salbu. Halaber, debekatuta dago copyrighta kentzea, saihestea eta/edo manipulatzea; baita gailu tekniko babesleak eta edukiek izan litzaketen beste edozein informazio mekanismo ere. Webgunearen erabiltzaileak, adierazitako eskubideak errespetatzeko eta eskubide horiek kalte ditzakeen egintza oro ekiditeko konpromisoa hartzen du. Nolanahi ere, Produccions Audiovisuals Antàrtida SLk eskubidea izango du legez dagozkion bitarteko eta akzio guztiak erabiltzeko, bere jabetza intelektual eta industrialaren legezko eskubideen alde.

5. Webgunearen erabiltzailearen betebeharrak eta erantzukizunak

Erabiltzaileak ondoko konpromisoak hartzen ditu:

a) Webgunea, bere edukiak eta zerbitzuak modu egokian eta legezkoan erabiltzekoa, ondoko hauek betez:

Une bakoitzean aplikagarri den legedia.

«Webgunera sartzeko eta webgunea erabiltzeko baldintza orokorrak».

Eskuarki onartutako morala eta ohitura onak.

Ordena publikoa.

b) Webgunera sartzeko behar diren bitarteko eta baliabide tekniko guztiak eskuratzekoa.

c) Webgunean dauden formularioak bere datu pertsonalekin betetzerakoan, egiazko informazioa ematekoa eta aldiro eguneratuta mantentzekoa, une oro erabiltzailearen benetako egoerarekin bat etor dadin. Erabiltzailea izango da egiten dituen adierazpen oker edo zehaztugabeen erantzule bakarra, eta ematen duen informazioak Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresari edo hirugarrenei sortzen dizkien kalteen erantzule bakarra.

Gainera, erabiltzaileak ez du ondoko ekintzarik egingo:

a) Webgunearen eta/edo bere edukien erabilera ez baimendua edo iruzurrezkoa egitea, zilegiak ez diren helburuekin edo ondorioekin, «Webgunera sartzeko eta webgunea erabiltzeko baldintza orokor» hauetan debekatutakoak, hirugarrenen eskubideentzat eta interesentzat kaltegarriak; edo, nola edo hala, zerbitzuak edo edozein tresna informatikotan dauden dokumentu, artxibo eta edonolako edukiak kaltetu, erabilezin bihurtu, gainkargatu, hondatu edo erabilera normala eragotzi dezaketen ekintzak egitea.

b) Webguneko erabilera mugatuetako baliabide edo eremuetara sartzea, horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe.

c) Webgunearen, bere hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisikoetan edo logikoetan kalteak eragitea.

d) Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresaren, bere hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisikoetan edo logikoetan kalteak eragin ditzaketen birus informatikoak edo beste edozein sistema fisiko edo logiko sarean sartzea edo hedatzea.

e) Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresaren, bere hornitzaileen edo beste erabiltzaile batzuen datuak ikusten, erabiltzen eta/edo manipulatzen saiatzea.

f) Edukiak erreproduzitzea edo kopiatzea, banatzea, komunikazio publikoaren edozein modalitateren bidez publikoaren sarrera ahalbidetzea edo edukiak aldatzea, dagozkion eskubideen jabearen baimena izan ezik edo hori legez baimenduta egon ezik.

g) Jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideei buruzko oharrak, Produccions Audiovisuals Antàrtida SLren edo edukietara gehitutako hirugarrenen eskubideen datu identifikagarriak, gailu tekniko babesleak edo edukietan txerta daitekeen edozein informazio mekanismo ezabatzea, ezkutatzea edo manipulatzea.

h) Edukiak lortzea edo lortzen saiatzea, edukiak lortzeko bere eskura jarritako bitarteko edo prozedurak erabili beharrean, beste batzuk erabiliz; edo edukiak dauden web orrialdeetan espresuki adierazitako moduak erabili beharrean beste batzuk erabiliz; edo, oro har, Interneten eskuarki erabiltzen diren metodoak (webgunea eta/edo edukiak kaltetzeko edo erabilezin bihurtzeko arriskurik ez dutelako) erabili beharrean, beste batzuk erabiliz. i) Bereziki, eta besteak beste, erabiltzaileak informazioak, datuak, edukiak, mezuak, grafikoak, marrazkiak, soinu eta/edo irudi artxiboak, argazkiak, grabazioak eta softwareak ez transmititzeko, ez hedatzeko edo hirugarrenen eskura ez jartzeko konpromisoa hartzen du, eta oro har ondoko edozein material ez hedatzeko konpromisoa:

Konstituzioan, nazioarteko itunetan eta indarrean dagoen gainerako legedian onartzen diren oinarrizko eskubide eta askatasun publikoen aurkakoak diren materialak edo, nola edo hala, haiek mespretxatu edo erasotzen dituztenak.

Delituzko ekintzak, jokabide iraingarriak, bortitzak edo, oro har, legearen, moralaren eta eskuarki onartutako ohitura onen edo ordena publikoaren aurkako jokabideak eragin, bultzatu edo sustatzen dituzten materialak.

Sexu, arraza, erlijio, fede, adin edo egoeragatik jokabide, jarrera edo pentsamendu diskriminatzaileak eragin, bultzatu edo sustatzen dituzten materialak.

Delituzko produktu, elementu, mezu eta/edo zerbitzuak eta produktu, elementu, mezu eta/edo zerbitzu bortitzak, iraingarriak, kaltegarriak, umiliagarriak edo, oro har, legearen, moralaren eta eskuarki onartutako ohitura onen aurkakoak dituztenak, eskura jartzen dituztenak, edo material horietara heltzea ahalbidetzen dutenak.

Antsietate edo beldur egoera onartezin bat eragiten duten edo eragin dezaketen materialak. Osasunerako eta oreka psikikorako arriskutsuak edo kaltegarriak diren praktikak egitera bultzatzen duten materialak.

Babes intelektual edo industrialari buruzko legediaren babesean egonda, Produccions Audiovisuals Antàrtida SLrenak edo hirugarrenenak diren materialak, eman nahi zaien erabilera baimenduta ez daukatenean.

Ohorearen, intimitate pertsonalaren, familiaren intimitatearen eta pertsonen irudiaren aurkako materialak.

Edozein motatako publizitatea duten materialak.

Webgunearen funtzionamendu normala eragozten duen edozein birus edo programa daramaten materialak.

Webguneko zenbait zerbitzutan eta/edo edukitan sartu ahal izateko pasahitz bat ematen bazaio erabiltzaileari, arduraz erabili beharko du, eta une oro isilpean gorde. Ondorioz, pasahitza egokiro eta isilpean zaintzeaz arduratu beharko du erabiltzaileak; eta hirugarrenei –aldi baterako edo etengabe– pasahitza ez lagatzeko eta aipatutako zerbitzuetan eta/edo edukietan beste inoren sarrera ez ahalbidetzeko konpromisoa hartzen du. Era berean, pasahitza modu desegokian erabiltzeko arriskua sortzen duen egoeraren bat gertatuko balitz –esaterako, pasahitza lapurtzea edo galtzea–, derrigorrezkoa izango da Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresari jakinaraztea, pasahitza berehala deuseztatzeko. Aipatutako jakinarazpena egiten ez den bitartean, Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresa salbuetsita egongo da pasahitzaren erabilera bidegabetik ondoriozta litekeen edozein erantzukizunetik; eta beste hirugarren batek webguneko eduki eta/edo zerbitzuen edozein erabilera bidegabe egingo balu, erantzukizuna erabiltzailearena izango litzateke. Erabiltzaileak, zabarkeriaren edo engainuaren ondorioz, «Webgunera sartzeko eta webgunea erabiltzeko baldintza orokor» hauetan ezarritako edozein betebehar betetzen ez badu, Produccions Audiovisuals Antàrtida SLri sortutako kalte-galera guztien erantzule izango da.

6. Erantzukizunak

Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresak ez du bermatzen webguneko orrialdeetako elementuak eta informazioak une oro eskuragarri egongo direnik edo egokiro ikusi, deskargatu edo funtzionatuko dutenik; izan ere, bere esku ez dauden faktoreengatik galarazi, oztopatu edo eten egin baitaitezke.

Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresak ez du erantzukizunik izango eskainitako eduki edo informazioetara sartzearen ondorioz har litezkeen erabakietan.

Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresak berehala eten ahal izango du zerbitzua edo erabiltzailearekin duen harremana, webgunea edo bertan eskaintzen den edozein zerbitzu «Webgunera sartzeko eta webgunea erabiltzeko baldintza orokor» hauetan xedatutakoaren aurka erabili dela hautemanez gero.

Produccions Audiovisuals Antàrtida SLk ez du erantzukizunik izango webgunea erabiltzearen ondorioz gerta litezkeen kalte, galera, erreklamazio edo gastuetan. Bere ardura bakarra kalte horiek sor ditzaketen edukiak lehenbailehen ezabatzea izango da, baldin eta hala jakinarazten bazaio. Ez du erantzukizunik izango besteak beste ondoko gertaera hauek eragin ditzaketen galeretan:

telekomunikazioen linea eta sareetako gabeziengatik, gainkargengatik edo akatsengatik edo Produccions Audiovisuals Antàrtida SLren esku ez dagoen beste edozein kausagatik sistema elektronikoaren funtzionamenduan sortutako interferentziak, etenaldiak, hutsegiteak, omisioak, matxura telefonikoak, atzerapenak, blokeoak edo deskonexioak.

Bidegabekeriaz sartzea, edonolako software kaltegarri erabiliz eta edozein komunikazio sistemaren bidez, hala nola birus informatikoak edo beste zernahi.

Webgunearen gehiegizko erabilera bidegabea edo desegokia.

Nabigatzailearen funtzionamendu desegokiak edo eguneratu gabeko bertsioak erabiltzeak sortutako segurtasun edo nabigazio akatsak. Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresak webgunetik edozein eduki edo informazio kentzeko eskubidea du (osoa edo zati bat). Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresak ez du inolako erantzukizunik izango webgunearen erabiltzaileek erabilera libreko zerbitzuak modu desegokian erabiltzeagatik jasan ditzaketen kalte eta galeretan. Halaber, Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresak ez du inolako erantzukizunik izango datuak biltzeko formularioen ondorioz jaso daitezkeen edukien eta informazioen gainean; formulario horien helburu bakarra kontsultak egiteko eta zalantzak argitzeko zerbitzua ematea da. Bestetik, erabiltzaileak zerbitzu hauek modu bidegabean edo desegokian erabiltzeagatik kalte-galerak eragiten baditu, Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresak erreklamazioa jarri ahal izango du erabiltzailearen aurka, eragindako kalte edo galerengatik.

Erabiltzaileak Produccions Audiovisuals Antàrtida SL defendatuko du, kalte-ordainak ordainduko dizkio eta kalterik gabe mantenduko du, webgunea erabiltzeagatik edo bertara sartzeagatik hirugarrenek aurkeztutako erreklamazio, egintza edo demanden ondorioz eragindako edozein kalte edo galeraren aurrean. Era berean, Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresari kalte-ordainak ordaindu beharko dizkio datuak biltzeko edo erauzteko helburuarekin robotak, spider-ak, crawler-ak edo antzeko tresnak erabiliz kalteak edo galerak eragin dituenean, edo beste edozein jardueraren bidez webgunearen funtzionamenduan arrazoizkoa ez den karga bat ezarri badu.

7. Hiperestekak

Erabiltzaileak Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresaren webgunea eta bere edukia ez erreproduzitzeko konpromisoa hartzen du, ezta hiperesteka baten bidez ere, Produccions Audiovisuals Antàrtida SLren baimen espresu eta idatzia duenean izan ezik.

Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresaren webguneak hirugarrenek kudeatutako beste webgune batzuetara joateko estekak dauzka, erabiltzaileari enpresa laguntzaileen eta/edo babesleen informazioa eskuratzea ahalbidetzeko. Edonola ere, Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresak ez du erantzukizunik izango webgune horietako edukiaren gainean. Era berean, Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresa ez da hirugarrenen esteketan eskaintzen diren zerbitzuen eta/edo informazioen bermatzaile edo eskaintzaile.

Erabiltzaileak eskubidea du webgunearen orrialde nagusira jotzeko estekak sortzeko (eskubide mugatu, ezeztagarri eta ez-esklusiboa), betiere erabilera pribaturako; ez komertzialerako.

Webgunera jotzeko estekak dituzten webguneek:

Ezingo dute aditzera eman Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresak webgune hau edo bere zerbitzu edo produktuak gomendatzen dituela.

Ezingo dute Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresarekiko duten harremana faltsutu, ezta Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresak esteka hori baimendu duela esan, ezta Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresarenak diren markak, izendapenak, izen komertzialak, logotipoak edo beste zeinu bereizgarri batzuk eduki ere.

Ezingo dute gustu txarreko edukirik, lizunik, iraingarririk edo polemikorik izan; ez indarkeria sustatzen dutenak; ez sexu, arraza edo erlijioagatik diskriminazioa bultzatzen dutenak; ezta ordena publikoaren aurkakoak edo zilegi ez direnak ere. Webguneko orrialde nagusira bideratu beharko dute, eta ez webguneko beste inolako orrialdera.

Webgunearen helbidera bideratu beharko dute, eta lotura hori egiten duen webguneak ezingo du webgunea erreproduzitu bere webgune barruan edo frames egoitzetako baten barruan, eta ezingo du webguneko inolako orrialderen browser bat sortu. Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresak edonoiz eskatu ahal izango du webgunera bideratzen duen edozein esteka kentzeko. Kasu horietan, berehala kendu beharko da esteka hori.

Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresak ezin ditu kontrolatu webgunera bideratzen duten estekak dituzten beste webgune batzuek eskaintzen duten informazioa, edukia, produktuak edo zerbitzuak. Horrenbestez, Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresak ez du beste webgune horien inolako alderdiren gaineko erantzukizunik hartzen bere gain.

8. Datuen babesa

Erabiltzaileek, zenbait zerbitzu erabili ahal izateko, datu pertsonal batzuk eman behar dituzte aldez aurretik. Horretarako, Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresak modu automatizatuan tratatuko ditu datu pertsonalak, datu pertsonalak babesteko araudia betetzearren (abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua). Erabiltzaileak aukera izango du pribatutasun politika eta datuen tratamendua jasotzen dituzten dokumentuak ikusteko.

9. Cookieak

Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresak eskubidea du webgunean cookie teknologia erabiltzeko, erabiltzailea ohiko erabiltzaile moduan antzemateko eta webgunearen erabilera pertsonalizatzeko, aldez aurretik hizkuntza, eduki gogokoenak edo berariazko edukiak aukeratuz. Webguneak –edo bere izenean jarduten duen hirugarrenak– erabilitako cookieak erabiltzaile anonimo batekin eta bere ordenagailuarekin soilik lotzen dira; berez, ez dute erabiltzailearen datu pertsonalik ematen.

Cookieak web zerbitzari baten bitartez nabigatzaile batera bidalitako fitxategiak dira, erabiltzailearen nabigazioa erregistratzeko, erabiltzaileak baimena ematen duenean.

Erabiltzaileak eskubidea du cookieak ezabatzeko. Horretarako, bere nabigatzailea erabiltzeko argibideetan zehaztutakoa egin beharko du.

Cookieei esker, Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresak erabiltzaileak baliatzen duen ordenagailuaren nabigatzailea antzeman dezake, erabiltzailearen profilari egokitutako edukiak eskaintzeko eta nabigazio lehentasunak edo publizitate lehentasunak eskaintzeko.

Cookieek, gainera, zenbatzeko, bisiten eta zirkulazioaren parametroak neurtzeko, eta sarrera kopurua eta horien eboluzioa kontrolatzeko balio dute.

10. Iraupena eta amaiera

Hasiera batean, webguneak ematen dituen zerbitzuek iraupen mugagabea dute. Hala ere, Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresak eten egin dezake webguneko edozein zerbitzu, edo amaitutzat eman. Ahal denean, Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresak aldez aurretik iragarriko du zerbitzu jakin bat eten edo utzi egingo duela. Edonola ere, aldez aurretik iragarriko ez balu, erabiltzaileek ez lukete erreklamazioa egiteko eskubiderik izango.

11. Deklarazioak eta bermeak

Webgunean eskaintzen diren edukiek eta zerbitzuek, orokorrean, informazioa ematea baino ez dute xede. Horrenbestez, Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresak, eduki eta zerbitzu horiek eskaintzen dituenean, ez du eduki eta zerbitzu horiei buruzko bermerik ez deklaraziorik ematen (hala nola zilegitasun, fidagarritasun, erabilgarritasun, egiazkotasun, zehaztasun edo salerosgarritasun bermeak). Kasu batzuetan, ordea, salbuespen gisa eta legeak hala agintzen duenean, aipatutako deklarazioak eta bermeak ematen ditu.

12. Ezinbesteko kasuak

Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresak ez du inolako erantzukizunik izango ezinbesteko kasuetan nahiz ustekabeetan; besteak beste, zerbitzua ematea ezinezkoa denean elektrizitate hornidura edo telekomunikazio lineak denbora luzez eten direlako, edota gatazka sozialak, grebak, matxinadak, leherketak, uholdeak, Gobernuaren ekintzak nahiz omisioak gertatu direlako.

13. Liskarrak konpontzea. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Legedi espainiarra jarraituko dute «Webgunera sartzeko eta webgunea erabiltzeko baldintza orokor» hauek, baita webgunearen erabilerak ere. Liskar oro Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresak egoitza soziala duen probintziako edo lurralde eremu hurbileneko auzitegietan konponduko da.

Legediari edota ebazpen judizial edo administratibo bati jarraiki, «Webgunera sartzeko eta webgunea erabiltzeko baldintza orokor» hauetako xedapenen bat eskaezina edo baliogabea izango balitz, horrek ez luke esan nahiko «Webgunera sartzeko eta webgunea erabiltzeko baldintza orokor» hauek oro har eskaezinak edo baliogabeak izango liratekeenik. Kasu horietan, Produccions Audiovisuals Antàrtida SL enpresak aldatu egingo du xedapen eskaezin edo baliogabea, edota baliozkoa eta eskagarria den beste batekin ordeztu, ahal den neurrian jatorrizko xedapenak zuen helburua lortu ahal izateko.

Eguneratze data: 9/10/2018

LEGE OHARRA - PRIBATUTASUN POLITIKA - DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA