PRIBATUTASUN POLITIKA

Webgune hau www.energia3d.es Produccions Audiovisuals Antàrtida, SL enpresarena da. Enpresaren zerga egoitza: Vila-Sana, pl major, 12b bajos Egoitza komertziala: Balmes 205, 4º 1a, Barcelona. IFZ: B25540832.

Produccions Audiovisuals Antàrtida, SL enpresak bermatzen du webgunearen erabiltzaileek ematen dituzten datu pertsonal guztiak babestuko dituela. Bestalde, honako hau jakinarazten du, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoan (abenduaren 13ko 15/1999 Legea), hori garatzen duen erregelamenduan (abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua), eta aplikagarria den gainerako araudian ezartzen dena betetzearren:

a) Produccions Audiovisuals Antàrtida, SL enpresak berariazko araudiak xedatutako moduan erabiliko ditu datu pertsonal guztiak (hurrenez hurren, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan zehaztutako moduan). Datu pertsonal horiek «Webgunearen erabiltzaileak» fitxategian sartuko ditu. Fitxategi hori Produccions Audiovisuals Antàrtida, SL enpresarena da, eta Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (AEPD) erregistratuta dago.

b) Datuak ondoko helburu hauekin biltzen dira:

I. Webgunea kudeatzeko

II. Kontsultak kudeatzeko, aztertzeko eta ebazteko

III. Bitarteko elektronikoen bidez, komunikazioak, publizitatea eta mezu komertzialak bildatzeko –enpresari buruz nahiz bere jarduera, produktu eta zerbitzuei buruz–, baita hainbat motatako dokumentuak ere.

c) Datu pertsonalak biltzean eta tratatzean segurtasun neurri egokiak hartu dira, datuak gal ez daitezen eta inork baimenik gabe ikus edo manipula ez ditzan, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezartzen denaren arabera.

d) Produccions Audiovisuals Antàrtida, SL enpresak daukan isilpeko informazioa babesteko konpromisoa hartzen du.

e) Produccions Audiovisuals Antàrtida, SL enpresak ez ditu bere esku jarritako datu pertsonalak hirugarrenei zerbitzuak emateko erabiliko, dokumentu honetako b) atalean aipatzen direnei izan ezik, edo, bidezkoa bada, Produccions Audiovisuals Antàrtida, SLrentzat baliagarritasun bat lortzeko.

f) Erabiltzaileak hamalau urtez gorakoa dela ziurtatzen du eta, hortaz, bere datu pertsonalen tratamendua baimentzeko behar den gaitasun legala duela, Pribatutasun politika honetan xedatutakoaren arabera.

g) Erabiltzaileak noiznahi erabili ahal izango ditu bere datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurkaratzeko eskubideak, baita lehen aipaturiko edozein helburutarako emandako baimena ezeztatzeko eskubidea ere. Horretarako, gutun bat bidali beharko du, sinatuta, eta nortasun agiriaren –edo IFZren edo nortasuna egiaztatzen duen dokumentu baten– fotokopia, helbide honetara:

Produccions Audiovisuals Antàrtida, SL, calle Balmes, 205, 4º 1a, 08006 Barcelona. Gutun horretan, gainera, erabiltzaileak berarekin harremanetan jartzeko datuak ere adierazi beharko ditu.

h) Erabiltzaileak baimena ematen du bere datu pertsonalen tratamendu automatizatua aipatutako baldintzetan egiteko.

Baimen hau berresteko, sakatutu «Bidali» botoia edota aktibatu datuak biltzeko formularioan adierazita dagoen prozedura.

Eguneratze data: 9/10/2018

LEGE OHARRA - PRIBATUTASUN POLITIKA - DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA