Energía 3D

Energia gelan sartzen da inoiz ikusi ez zenuen bezala.

Energía 3D ekimen aitzindaria da Espainian eta film hau edukiak modu erakargarri, berri eta eraginkor batean transmititzeko asmoarekin egin da. Baliagarritasun handiko tresna pedagokiko bat da, ia ikasle guztiengana iristeko ahalmenarekin.

10 eta 15 urte arteko ikasleei zuzendutako energiari buruzko dokumental pedagogiko hau Espainiako 3D zinema aretoetan emango da eskola orduetan.

Baliabide ezin hobe honek, 3D estereoskopikoaren teknologiari eta fikziozko potentzia handiko gidoi bati esker, ohiko eduki pedagogikoak indar handiko irudiak eta egoerak bihurtzen ditu, eta horrela mezua hobeto asimilatzen da eta luzaroan irauten du: energia eta energia motak, nondik datozen, bere ezaugarriak, energia nola aurreztu, etab.

Programa akademikoarekin uztardura

Txostenak ikasle eta irakasleentzat, maila bakoitzari eta programa ofizialari egokitutako materialekin; txosten hauek heziketaren zirkulua egiteko lagungarri izango dira: aurretiko lana gelan, rteera zineman dokumentala ikusteko eta ondorengo lana gelan.

Dokumentaleko gaiak curriculumeko edukiak jarraituz jorratzen dira.

Ikasleek energia zer den eta egokiro nola erabili behar den ikasten dute, beren ikasketa prozesua osatuz.



Antàrtida eta Ministerio para la Transición Ecológica IDEA, erakunde publikoaren koproduzioa.