Alex eta Mariak, gure ikastetxeetako milaka gaztek bezala, amodio istorio bat bizi duten bi nerabe dira, eta bere eskutik aurkezten dira energiari dagozkion kontzeptu eta alderdi garrantzitsuenak eta energia lortzeko eta kontsumitzeko moduak.
Erregai fosilak, energia hidraulikoa, eguzki energia, haize energia, nuklearra, pilak edo berotegi efektua ikasleriaren begien aurrean agertzen dira era atsegingarrian eta dibulgazio moduan eta 3D zinemaren potentzia guztiarekin.
Energía 3D proiektu global baten parte da, irakasle eta ikasleen zeregina errazteko asmoarekin eta teknologia aurreratuenekin egina.
Duela gutxiko azterlan batek erakusten duen bezala, bi dimentsiotan eta ohiko bereizmenarekin ikusi ordez, bereizmen handiko 3D irudiak ikusten direnean arreta %12 altuagoa da. Hiru dimentsiotako irudien murgiltze indarrak ikusleen parte-hartze handiagoa eragiten du eta ikusleek arreta handiagoa jartzen dute, baita irudi periferikoetan ere. Energia 3D k baliabide hauek hezkuntzaren zerbitzura jartzen ditu.
Jarduera erreserbatuz gero txosten pedagogiko bat banatuko dizuegu, gelan lan egin ahal izateko.
LIkastetxeetako taldeentzat prezio bereziak jarriko dira.Filma eta txosten pedagogikoak eskuragarri dituzue gazteleraz, katalanez, euskaraz eta galegoz.
Jada zuen saioa gorde dezakezue ikasturte honetarako.